Arrain zuria arrain urdina ez den arraina da, jatorria itsasoan dutena eta bizkarraldean hegatsa dutenak. Bere gantz kopurua ez da oso handia (arrain urdinean ez bezala) eta gantzak animaliaren pisu osoaren %2 ez du gainditzen.
Arrain zuriak dira, adibidez, bakailaoa, erreboiloa, paneka handia, itsas aingira, krabarroka, legatza, zapoa eta mihi arraina.